XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Euskaldun abixena daukiela-ta poztuten

Araba`ko Letona deritxon erri txiki baten Letona abixeneko 100 gora batuten gara urtero jai eder bat, jai jainkozko ta gizadizko egin daigun.

Sinisteko deustazue jai ori nok eratuten dauana? Jakizue ba egia dalako.

Leon uriko osagille, Letona`tar On Fernando dana.

Zelan sortu yakon asmo ori? Berak esaskuen: Euren Letona abixenaren edesti-kondaira jakiñez.

Ona Bizkai`era gu Orozko ta Ybarra`ko Letona 1769 urtean, orain gizaldi bi, andik Araba`tik etorri gintzazan, eta guretsiko bat, On Bartolomé de Letona, Bilbo-Deustu`ra elduta, gero gizaldi onen asikeran, Deustuko alkate birritan aukeratua izan zan.

Eta Bilbo`ko Diru Banku Etxearen irasle, Zeanuri`ko On Anselmo de Letona baita be Kordoba`n jaio zan lengo gizaldiko generala gizon ospatsu bi oneik esan dogun Araba`ko erritxuan euren jatorri, iturburu daukie.

Asmo ori eragitea artu neban Olantxe diñosku On Fernando de Letona`k.

Bizkai`ra sartu ziran geienok lenengo abixena itxibeten beti itz-aurre de gordeta.

Baiña Burgos, Leon, Madrid ta Andaluzia`ra joaten ziranek Arabatarren abixen bikoaz geratzen ziran.

Zeanuri`ko Anselmo de Letona`k, beste lagun batzuekin, Bilboko Diru Etxearen irasle, esan dogunez, dirudun eginda, asmoa artu etaban andiki andra bategaz eskondutea.

Baiña ain maite eban Bizkaia, erabaki ori ez eban artu jakin-arte Portugal`eko Sofía Coello`ren senitarteko Euzko-Bizkaitar Errotagoikoa, lengo eundika 80`an Quito`ko Gobernadore, Azterkari zana; ta ain ondo egitearren bere andien egin-bear gatxa, emon eutsoen aundikitar agerkai Barón de Canrondelek.

Sofía Coello`gaz Bilbo`n eskondu eta eskontza orretan bost alaba euki, oneik orain andikiekin eskonduta ta aristokraziagaz eskontza bidez bat eginda.

Aurten aurrezko urte bietan antzera, Letona, Gasteiz ondoko erritxuan batu egin gara eun baiño Letonatar geiago.

Mezea eratu ta esan dabe Pasiotar F. S. de Letona Ybarretxek ta onen lengusiñaren semea.

Amurrio`ko Parrokoa, On Angel Ysasi de Letonak.

Letona`tar guztiok Bizi onetatik betiko bizitzara eldu diranen atsedenerako Eukaristia, Mezako gogoa egin dogu danok baita be ondiño bizi gareanok munduan ez daigun iñoiz federik galdu ta Jaungoikoagan beti izan daigun sinismen osoa. F. S. de Letona`k.